Ingurumen, Baso eta Landa Ingeniaritza

Basolur, Hurrengo zerbitzuetan adituak:

Pinudi, eukalipto, baso eta enbor zuzeneko edozein zuhaitz espezieren tasazioak, kubikazioak eta balorazio lanak:

  1. - Baso eta zuhaitzak zutunik kubikatu eta baloratzeko gaur egunean merkatuan dauden tresna aurreratu eta garatuenak erabiltzen ditugu.
  2. - Kubikazioa bi eratara egiten dugu; erreala eta kuartara. Basoan bertako altura, bolumen eta enbor-profilaren ekuazio lokalak garatzen ditugu. Horrela, enborraren dimentsio eta kalitatearen arabera, lor daitezkeen azken produktuen klasifikazioa simulatzeko gai gara.
  3. - Baso jabe, instituzio publiko eta enpresentzat lan egiten dugu.
  4. - Gure tasazioa, objektiboa, independentea eta zehatza da. Bizkaiko tasatzaileen erregistro ofizialean inskribatuak gaude:
    1. . Tazatzaile - kubikatzaile: 283 Zenbakia – Aitor Idoiagabeitia Anakabe.
    2. . Tazatzaile - kubikatzaile: 423 Zenbakia – José Mari Rementería Idoyaga.

Beste zerbitzu batzuk:

  1. - Basoen kudeaketa, txosten tekniko eta peritatze judizialak, balorazioak, topografia, partzelazio eta mojoitze lanak, aholkularitza, ikerketa eta proiektuak, kudeaketa planak, plan dasokratikoak, ingurumen-impaktu ebaluzio txostenak, eta abar.
  2. - Obra, baso eta lorezaintza lanak: landaketak, inausketak, bakanketak(entresacas), itxiturak, sastraka-sasitza kentzeak, baso bideak, bideen hormigonatuak, hormen eraiketa lanak, hondeaketa lanak, eraiketa txikiak, lorategien mantentze lanak, eta abar.

Tasazioak, kubikazioak eta balorazio lanak

Baso Ingeniaritza
Herriko Plaza 2
48289 Mendexa (Bizkaia)
Tel. (Aitor - Mendexa): 609 43 27 24.
Tel. (Txemari - Ispaster): 659 23 43 74
E-mail: info@basolur.com